Hasiera
Hauxe Ahlan Ongi Etorri!, Tas-Tas Irrati Libreko etorkinei eta kulturen artekotasunari buruzko irratsaioaren web orria dugu. Baina proiektu honen helburua ez da soilik Ahlan eta Tas-Taseko taldeak ekoiztutako materialak zuen esku uztea, jatorri ezberdinetatik jasotako audioen bilketa egitea baizik, inmigrazioarekin zerikusia dutenak noski: beste irratietan egindako irratsaioak edo grabazioak, inmigrazioaren inguruan diharduten elkarteen grabaketak, etorkinek beraiek egindako salaketak...
Horregatik, eta web orriaren edukiak aberasteko asmoz, egunero inmigrazioaren inguruan lan egiten duten elkarteen laguntza izan nahiko genuke, batez ere Bizkaian, baina ez soilik herrialde horretan daudenak.
Era berean, etorkinak protagonista aktiboak izatea nahiko genuke eta azkenean, ikuspuntu solidario eta interkultural batetik inmigrazioaren inguruko audioen ekarpenak egin ditzakeen edonor, ematera anima dadila.
Aurreko lerroetan esandakoa kontutan harturik, web honetan audioak igotzeko interesa duen edozein eragile edo norbanakok honako pausuak jarraitu behar ditu.
- 1256 reads



