Nortzuk gara
Tas-Tas Irratia 1992. urtean sortutako Euskal Herriko irrati komunitarioa dugu, Fmko 97an emititzen dugu Bilbo Handi osorako, eta baita Interneten bidez. Irrati komunitarioa garen einean, ez dugu dirua irabazteko asmorik, gure oinarria soziala da, eta talde erlijioso, ekonomiko eta alderdi politikoengandik independienteak gara. Gure programazioaren bitartez beste mundu baten alde (mundu libre, solidario eta justuagoa, autoritarismo gutxiago duen mundua hain zuzen ere) lanean dauden pertsonen eta eragileen eguneroko gatazkak, nahiak eta ekintzak islatu nahi ditugu, pertsona eta eragile hauek Bilbo Handian, Bizkaian, Euskal Herrian eta mundu osoan daudela.
Bestaldetik, Ahlan Tas-Tasen dagoen irratsaio zaharrenetarikoa dugu (8 urte emititzen) kulturaniztasuna eta etorkinei zuzenduta. Tas-Taseko uhinetan entzun dezakezue, asteazkenero gaueko bederatzietatik hamarretara, eta ostegunero goizeko bederatzietatik hamarretara. Irratsaioa egiten dugunok, gehienbat, Euskal Herrira (hain zuzen ere, Bilbora) etorri garen etorkinak gara, nola edo hala bizi ahal izateko. Saioak hiru zati dauzka: lehenengoz, inmigrazioarekin zerikusia duten albisteak; horren ondoren, elkarrizketa sakona, gehienetan etorkinekin edo elkarte ezberdinetan inmigrazioaren inguruan lan egin edo lan egiten duten pertsonekin. Azkenik, irratsaioko azken minutuetan Bilbo Handian egiten diren kultura eta politika ekitaldi azpimarragarrienak osaturiko agenda aipatzen dugu. Irratsaioan musikak ere leku garrantzitsua dauka, mundu osoko musika ezberdinak, nola ez kulturartekotasuna ardatz duen irratsaio bati dagokionez.
- 1142 reads



